Elezaharrak dioenez, denok dugu zuhaitz bat gure jaiotze-dataren arabera. Antzinako sinesmen horren arabera, denok gaude zuhaitz mota bati lotuta eta oro har gure nortasunak eta balioak, zuhaitz horren ezaugarriak ditu.
Sustrai zeltak dituen antzinako elezahar honek, gure unibertsoaren erdigunea, basoa zela zioen, eta bere horoskopoak, zuhaitzak zirela, zuhaitzok bizitzaren ikur bat irudikatzen zuten.
Sinesmen hori jaso eta mitologia ezberdinetako pertsonaiekin uztartzen du filmeak. Horietako askok iratxoen eta galtzagorrien antzeko pertsonaiez hitz egiten dute, naturaren zaindari izateagatik eta lanerako gaitasun nekaezinagatik bereizten direnak.
Euskal mitologiako eta mitologia zeltiarreko elementuen fusio hori eguneratu egin dugu, edozein hiritako hiri-parke garaikide batean kokatu daitezkeen istorioak sortuz. Natura erdian jaiotako edozein hiri, naturari bizkarra emanez hazi eta garatu zena.
