
Maisu jakintsu
Jakintsua?
Iratxoen artean zaharrena da. Orojakilea eta sarkastikoa, nekatuta bizi dela dirudi. Lasaia eta pazientzia handikoa. Eta noski, izenak dion bezela jakintsua. Etenaldi luzeekin kadentziaz hitz egiten du. Esperientzia da bere ezaugarririk onena eta etorkizuna iragartzeko trebetasun berezia du. Horretarako, harentzat harri magikoa den orakulura jotzen du
Orakulua milaka urteko izeiaren barnean dago, non iratxo jakintsua bizi den. Orakuloa harri berde garden bat da, glifoak eta grabatuak dituen zirkulu baten erdian dagoen esmeralda bat bezalakoa. Iratxo jakintsuak eskatuta baino ez du erantzuten. Martxan jartzen denean, sorta berde batekin argitzen da, zeinari esker holograma moduan loturarik gabeko irudiak ikus baitaitezke, eta horien esanahia iratxo jakintsuak bakarrik baitaki partzialki interpretatzen. Normalean bere erantzunak argitu beharreko enigmak izaten dira. Hur da bere dizipulua, baina askotan iratxo jakintsua bere onetik ateratzea baino ez du lortzen
• Helburua: hirukote misiolariari laguntzea.
• Hizkuntza eta hizkera ezaugarriak: pertsonaia hau beste belaunaldi batekoa denez, euskalki desberdina du. Bizkaitarrez hitz egiten du erregistro formalean. Tonu sarkastikoa ere erabiliko du.
