Gookapi.com

Xira

Xira

Xira

Ninja konspiratzailea.

Iratxo gazte bat da, kolore berde eta horikoa, huntza edo xiratik dator. Eta horrelakoa da; antolatua, planifikatzailea eta inbaditzailea. Oso arina eta atletikoa da. Munduko karaketa onena izatea da bere ametsa. Samuraitzat du bere burua. Arraroa da, serioa, kexatia, sarkastikoa, hotza, desatsegina, baina oso bihotz onekoa. Bere ideietan asko sinesten du, imajinazio handiko pertsonaia. Fantasiak eraikitzen bere zentzugabekeriagatik izango da. Ez ditu bere borroka-arteen unibertso berezia eta errealitatea ondo bereizten.

Huntz on gisa, helburu bat du: haztea eta hiriko eraikinen kontrola eskuratzea. Bere etxea hainbat aldizkariz beteta dago, non eraikuntza mota ezberdinak jan egin dituzten huntza handiak ikus daitezkeen, hala nola, etxe, eraikin edo lantegietan, “Tokiaren kontrola hartuz”, Xirak berak dioen bezala. Berez, ez da parketarra, herriko eskolako landare batean bizi da.

• Helburua: hirukote misiolariari laguntzea.
• Hizkuntza eta hizkera ezaugarriak: azentu orientala dauka eta onomatopeiak erabili ohi ditu.