
Liz
Liderra
Pertsonaia nagusia, Mithyrekin batera iratxo komunitateko liderra da ere. Iratxo laranja bat da, lizar basati batetik datorrena. Iratxo basati on legez, ez da ezerren beldur. Hegal txiki batzuk ditu, airean altxatu eta hegan egin ahal izateko.
Liz arduratsua, azkarra, dotorea, zentzuduna, abenturazalea, sarkastika, errebeldea eta bazilatzailea da. Bikain abesten du. Abenturaren batean laguntzeko eta hegaldiari ekiteko prest dago beti. Airean gora egiteko duen trebetasun horrek perspektiba ezin hobea ematen dio gauzak beste era batera begiratzeko, Mithyk, bere lagunik onenak, konfiantza osoa du ikuspuntu horretan.
Bere ezaugarri nagusia hegan egiteko erabil ditzakeen bi hegaltxoak dira, lizarraren hostoak gogorarazten dituzte. Hegan egiteko aukera horrek abantaila handia ematen dio bere zuhaitzaren zaintzan egunerokotasunari aurre egiteko. Lizek, Mithyk bezala, bere zuhaitzarekin lotura teluriko bera mantentzen du eta arretaz zaintzen du. Ausarta, kalkulatzailea eta oso azkarra da, liderra da eta nekaezin zaintzen du iratxoen eta, beraz, parkearen segurtasuna. Egoera bakoitza arrazionaltasunez aztertzen du. Bere adimenak eta hegan egiteko ahalmenak iratxoen komunitatean funtsezko pieza bihurtzen dute.
• Helburu nagusia: parkea salbatzea.
• Hizkuntza eta hizkera ezaugarriak: Euskara batuan hitz egiten du erregistro nahiko informalean, espresio kaletarrekin uztarturik (“Txo!”, “motel”, “Aizu!”). Tonu sarkastikoa erabiltzen du ere.
